- Elizondo - Baztan (Nafarroa)
Elizondo Baztan haraneko hiriburua da. Gaur egun 3.000 biztanle inguru ditu eta ekitaldi aunitzetarako baztandar guztion xede bihurtzen da; bestak, feriak, merkatuak etab. Denda eta enpresa gehienak ere hemen biltzen dira. Dudarik gabe Elizondo izanen da Baztan guztian herri-izaera gehien galdu duen tokia, ez ordea bere 4 auzoak; Berro, Beartzun, Antzanborda eta Etxaide. Hasiera batean Jaime Urrutia zen herriko karrika nagusia eta honen inguruan eraiki ziren etxe galant eta dotoreak; Arizkunenea jauregia, bailarako udaletxea, Arozenea etab.
Elizondo estrategikoki Baztango bertze edozein herritatik 15 minutu baino gutxiagora dago, Doneztebetik 15 minutura, Lesakatik 30 minutura, eta Iruñetik, Donostiatik edo Baionatik ordubete eskasera.
Elizondok kokapen pribilegiatua du, Haranaren erdigune geografikoan, 200 m-ko altitudean eta errepidez ongi komunikatuta. Biztanleria nagusia denez, zerbitzu zabalak ditu.
Baztandik Done Jakue bidearen adar bat igarotzen da, Urdazubiko mugatik Belateko mendateraino doan bide ezezagun baina ez hain garrantzitsu bat, gure harana zeharkatzen duena. Hainbat herri zeharkatzen ditu, eta galtzaden, ermiten eta bertze monumentu historiko aberats eta sinbologia handiko batzuen aztarnak ikus daitezke bertan. Bide hau Baionan hasten da eta Donejakue bidearekin elkartzen da Iruñean.
Nafarroako iparraldean kokatua, Baztan-Bidasoa eskualdeko paisaia mendien, herrien, basoen, ibaien, baserrien eta zelai berdeen batasun ezin hobea da.
Web descuento 8%